None

Ebaluazioen funtzionalitate berria: zer dakite benetan zure ikasleek

Irakasle orok jakin nahi du bere ikasleek zer ulertzen duten benetan: ez bakarrik nork asmatu duen erantzuna, baizik eta nola iritsi den horretara. Atzean dagoen arrazoiketa ikustean dago koxka. Ebaluazioen funtzionalitate berria aurkezteaz irrikitan gaude: zure ikasleek nola pentsatu eta ikasten duten argi eta modu praktikoan ezagutzeko diseinatutako tresna indartsua.

Orain ikastaro bakoitzak curriculumean oinarritutako ebaluazio bat du, ikasleek arazoei nola heltzen dieten, zertan sentitzen diren seguru eta zertan behar duten laguntza pixka bat gehiago agerian uzteko diseinatua.

Zer espero dezakezu ebaluazioetatik?

  • Ikaskuntzari buruzko informazio sakonagoa
    Ez geratu soilik notetan. Funtzionalitate berriarekin, ikasle bakoitzaren erantzunak ikus ditzakezu eta ariketa bakoitza nola ebatzi duen uler dezakezu, ez bakarrik ondo edo gaizki egin duen. Horrela, benetako leiho bat irekitzen da bere pentsamendu‑prozesura.

  • Ikastaro bakoitzerako ebaluazioak, hutsuneak detektatzeko
    Ikastaro bakoitzerako ebaluazio estandar bat sortu dugu. Ikasle bakoitzaren benetako ikaskuntza‑maila zehaztasunez ezagutuko dugularik. Proba diagnostiko hauetan bi maila beheragoko edukiak ere sartzen dira. Horrek ikaskuntza‑hutsuneak identifikatzen ahalbidetzen dizue. Zure irakaskuntza, lehen egunetik, zure ikasleen behar izanetara egokitzeko modu ezin hobea izango duzularik.

  • Parte‑hartze osoa, ikuspegi orokorra izateko
    Ikasgelako irudi argi eta fidagarria izan dezazun, ikasleek esleitutako ebaluazioa osatu behar dute Matificen beste jarduerekin jarrai baino lehen.

Tresna hauei esker, irakasleek konfiantzaz irakatsi dezakete, ikasleen ikaskuntzaren eta aurrerapenaren inguruko ebidentzia argietan oinarrituta.

Hasi oraintxe bertan eta eraldatu etorkizuna

Prest zaudete informazio sakonago bat eskuratzeko eta, horrekin, gelako irakaskuntza indartzeko? Azter ezazu ebaluazioen funtzionalitate berria gure Laguntza Zentroan, nola hasi jakiteko.

Jakinzazu gehiago hemen

Tokiko estandarrekin lerrokatutako ebaluazioak nahi al dituzu?

Ebaluazioen bilduma zabaltzeko konpromisoa dugu. Zure tokiko curriculumera egokitutako ebaluazioak edo azterketak prestatzeko beharretara egokitutako probak nahi badituzu, zure berri izan nahi dugu. Parteka itzazu gure taldearekin zure estandarrak eta adibide‑probak, eta haien sorrera bizkortuko dugu.

Idatziguzu helbide honetara product@www.rtokotaktotosisi.com eta partekatu zure iruzkinak.

Jarrai dezagun elkarrekin ikasgelak eraldatzen!